Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Aipagarriak

Argia online egunkariaren kalitatea frogatzen

Sarrera Argia online egunkariak albisteak eta elkarrizketak argitaratzen ditu batez ere. Gainera, bere marka profesionala paperean ere argitaratzen duen astekaria da, eduki sinple eta ondo egituratutakoekin. Orokorrean, ez dago zalantzarik webgune gardena eta erabilterraza dela, baina analisi sakonagoa egingo dugu hobeto aztertzeko. Analisia Google bilaketari dagokionez, SEOaren lehen postuan agertzen da “argia” bilaketa eginda, baina, “egunkariak” edo “egunkariak euskaraz” bilaketekin, Berria eta Gara agertzen dira, baina ez ordea Argia. Halere, ezin da esan ikusgaitasuna txarra denik, beste egunkari batzuk gainetik daudela baizik. Edukiari dagokionez, orri nagusian data agertzen da, eta albiste edo artikulu bakoitzak bere data du. Horretaz gain, albisteek irakurleek bilatzen duten behar besteko informazioa eskaintzen du, eta albiste askok estekak dituzte gaietan sakontzeko. Halaber, eskainitako informazioa ongi ulertzen da, zehatza da eta agertzen diren multimedia artxiboak (...

Azken argitalpenak

Maldita Hemeroteca aztertzen