Maldita Hemeroteca aztertzen

 

Interneteko gezurrei aurre egiteko maldita.es webgunearen ataletako bat da Maldita Hemeroteca. Bertan, webguneak argitaratu dituen albiste eta artikulu guztiak gordetzen dira, erabiltzaileek dituzten zalantzak noiznahi argitu ditzaten.


Hemeroteka honek argitalpen askoren izenburuak “Cuando…” formularekin hasten ditu. Horren bidez, webgune honetako kazetariek politikarien kontraesanak eta azpimarratzen dituzte. Horrez gain, bete ez diren agintzak ere jasotzen dituzte, eta harrapatu dituztenak ez dira gutxi!


Maldita.es webgunearen goiburua

Webgunearen diseinuari dagokionez, sinplea da, baina beharrezko tresna guztiak ditu. Erdian, izenburuaren azpian, hemeroteketako erabiltzaileek hain beharrezko duten bilatzailea dago. Bilaketa bat egiten badugu, terminoa ez da derrigor sarreren izenburuan agertuko, testu osoan zehar aurkitu baitezakegu. Horretaz gain, artikulua maldita.es webguneko zein ataletan agertu den ere zehazten da (Maldita Hemeroteca, Maldito BuloMaldita CienciaMaldito Dato, Maldita Te Explicaedo Maldita Tecnología), eta, jarraian, izenburua, argazki batekin.

Bilaketa baten adibidea


Horrez gain, goiburuan, desinformazioaren aurka egiteko zenbait tresna daude eskuragarri: Malditako taldearekin WhatsApp edo posta bidez harremanetan jartzeko ikurra, Interneten aurkitutako gezurrak hautemeteko gomendioak, eta abar.

Azkenik, webguneak saioa hasteko edo harpidetzeko aukerak ere eskaintzen ditu, goiburuaren eskuineko aldean. Hainbat harpidetza mota daude, batzuk ordainpekoak eta beste batzuk doakoak, eta, dagoeneko, hemerotekari ez bakarrik baizik eta webgune osoari laguntzen dioten 40.000 harpidedun daude.

Zalantzarik gabe, Maldita Hemeroteca beste hemeroteka askok eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak jasotzen ez baditu ere (esaterako, bilaketa aurreratuak egiteko aukera), oso modu sinple eta eraginkorrean gordetzen du informazio faltsuaren aurka borrokatzeko Malditako taldeak sortzen duen altxorra.



Iruzkinak

Mezu ezagunak